Izkuntza maitea


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Izkuntza maitea

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Izkuntza maitea



1.
Nola kabi bat osto tartian
egoten dan estaliya,
oraiņ alatsu arkitutzen da
bai gure Euskalerriya;
txori txikiya egatu nairik
eta almen eskasiya
Ama euskara alaxen dago
aspalditxoan jarriya.
2.
Udaberritik asitzen dira
kanpo guziyak edertzen,
bada ni gaurtik asiko nazu
Ama euskara zabaltzen;
ikusten dizut oso txokuan
bildurrez dala arkitzen,
oroitu utsak begiyetara
malkoak dizkit azaltzen.


3.
Non degu oraiņ antziņetako
Ama euskera guria?
non dagon, bada, galdetzen dizut,
non ote dagon gordia,
nik ondo dakit gaur non dagoan
ez det lotsik esatia,
beste batzuek estali dute
gure izkuntza maitia.
4.
Estali dute baņan ez ondo
ez da oraiņdikan aztu,
anai maitiak, nere gisara,
guziyak oraiņ lagundu;
gure izkuntza paregabia
garbi biar da azaldu,
bestela esan bearko degu:
Euskalerriya da galdu.


Euskal Erria, 1895, XXXII, 243. or.









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org