Lege zarrak ta euskera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Lege zarrak ta euskera

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Lege zarrak ta euskera



1.
Laņu beltz batek estalirikan
gaur dago Euskalerriya,
lenago alai bizitzen zana
negar ta negar jarriya;
lege santuak iya galduan
eta euskera garbiya,
orain artian izandu dana
izkuntz danen eguzkiya.
2.
Euskalerriko semiak beti
beren lur maiti abetan,
bizi ziraden pozkiro eta
gau t’egun gozamenetan;
ta aspalditik arkitzen dira
malkoakin begiyetan,
umill da triste, oso argalak,
indarrik gabe ezertan.


3.
Oraiņ non dira antziņetako
Euskalerriko legiak,
anaitasunez bizi giņala
lore ederrez betiak;
pake gozoa alde danetan
aberats eta pobriak;
batek bestiai lagun egiņaz
aurren ondo izatiak?
4.
Ezin sinistu lezake batek
urte gutxitik onera,
nola atzendu diraden emen
legiak eta euskera;
eta gaņera jakiņa dago
orla baguaz aurrera,
Euskalerriya ta euskaldunak
betiko galduko gera.


5.
Ama euskera mintza gozoro
lege santuak maitatu,
lurrera oso erori gabe
aldamenetikan zaitu;
eta gaur daukagun laņu beltz au
danak kentzera saiatu,
Euskalerriyan bestek ez dezan
orain bezela agindu.
6.
O! gu lotsetan bizitu gabe
onela geren etxian,
Euskalerriko seme argiyak
lenbailen alkar gaitian;
biyotz barrendik fedez esanaz
mundu guziyen aurrian:
Ama euskera ez da galduko
zutik gauden bitartian.










     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org