Mintza Euskera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Mintza Euskera

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Mintza Euskera



1.
Ama euskerak azaldu nairik
illunpetatik argira,
negarrez dago aspalditxotik
alde daneta begira;
iñoiz malkuak dariyolarik
O! gajuak arpegira,
beso zabalik oju ta oju:
nere semiak non dira!
2.
O! Ama euskera daukagu ta
estu ta bizi larriyan,
alkar gaitezen seme ontsuak
bere magal maitatiyan;
esanaz: Ama doakabea!
zaitutzen gaudez aldian,
alai ikusi nai zaitugunak
edo lengoko antzian.


3.
Euskaldun danok maite gerala
mintzaturikan euskera,
leno bezela laister jarriko
buru dizugu ostera;
lotsarik gabe non-nai esanaz:
ill arte euskaldun gera,
etorri arren kopet illunak
asko aurreko aldera.
4.
Euskera bañon lenago galdu
biar dizugu biziya,
txikitandikan dalako guri
izkuntz au erakutsiya;
Euskalerriyan mintzatu dedin
antziñetatik utziya,
lagun zaiguzu kupiturikan
gaurtik, Jaungoiko aundiya.


5.
Ama euskera izkuntz danaren
buru izan dana beti,
Aitorren seme euskal jatorrak
izan gaitian erruki;
eutsi zaiogun, anai maitiak,
galdu gabetandik aurki,
Euskalerriyan bada bestela
biziko gaituzu gaizki.
6.
Larramendi eta Aizkibel
gizon oso jakintsuak,
o! gaur azalduko balitu bai
berriz onuntz Jaungoikuak;
laister lirake aien begitik,
ginga añako malkuak
diyotelarik: o! zer egin du
Ama euskera gaxuak!


La Euskaria, 1909-06-19, 146. zk.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org