|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Ikusi ditut arrats batian,
lo artu dizutalarik,
Euskalerriko mendi alaiak
belar ta lorez beterik.
Ta inguruko baserri-etxe
zar guziyak berriturik,
elurra bezin zuri-zuriyak,
arrunt oso apaindurik.
|
2.
Gauza guziyak apaņ ikusten
nituen goian ta bian,
nola zeruban ala lurrian
bai eta ere urian;
ontzi txikiyak eta aundiyak,
abek uraren gaņian,
uxo zuriyak ematen zuten
danak itsas zabalian.
|
3.
Ezkillen otsak entzun nituben
alakoxeko alaiak,
esan nairikan Euskalerritik
joan ziradela etsaiak,
emen bakarrik bizi giņala
maitatzen geran anaiak,
Aitorren seme paregabiak
beti leial ta ernaiak.
|
4.
Ja-jai algaraz, iji-ajaka,
irrintzi eta kantuban,
aberats, pobre, zar eta gazte
bata bestien onduban;
beska, mutillak, atso, agure,
dantzari txun-txun soņuban,
ala aritu ziran luzaro
Euskalerriko doņuban.
|
5.
Ez zan erdara iņon aditzen,
izkuntz eder auxen baizik,
nola mendiyan, ala kalian
alde danetara joanik;
etsai gaiztuak bidaldurikan
gelditu giņan bakarrik,
Euskalerriko seme jatorrak
alkarri laztandu nairik.
|
6.
Lotan luzaro egondu eta
esna jarri nitzanian
gauz abek danak burura jaio
eta bere ondorian,
leiotik berriz mendi aldera
begiratu nubenian
izugarrizko pena bat artu
nuben nere barrenian.
|
7.
Amets gozu au egiņ nubela
konturatu nitzanian,
eta etsaiak bada berriro
ikusi aurreko aldian,
pozikan apurtuko nituben
orduban Jesus batian
Euskalerrian leno bezela
bizitzearren pakian.
|
8.
Euskaren ordez erdera oraiņ
entzuten dizutanian,
alde batera edo bestera
kalian nijubanian,
sutan jartzen naiz nere ametsaz
oroitutzen naizenian,
ikusirikan izkuntz eder au
iya sarturik lurpian.
|
9.
Antziņetako lege maitiak
eta ondoren euskera,
nabaiturikan Jaungoiko onak
gaur dijubazela beera,
kupiturikan etorriko da
zerubetatik onera,
Euskalerriyak leno bezela
zutik berriro jartzera.
|
10
Oraiņ bezela guziyok baldin
fedez ibiltzen bagera,
gure Jaunari erregutzera
joanik aurreko aldera,
laister ditugu Euskalerriyan
apaindurikan ostera,
etsai gaiztuak bidaldurikan,
legiak eta euskera.
|
11
Gure Jaunentzat nola ez dezun
ezertxo gauza zallikan,
eta laguntzen nola dakiyen
oraiņ artian lendikan,
esan bezela berai otoitzak
barrendikan egiņikan,
Euskalerriyan biziko gera
danok ondo oraindikan.
|
Euskal Erria, 1902, XLVII, 304-306. or.
Oņatiko 1901eko Lore Jokoetan ohorezko aipamenaz saritutako bertso-jarrialdia.
|