|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Zuri ta beltez lumaz jantziya
pantasiosa aundiya,
petxo gaņ dana pintarratua
pauso motz ibilkariya;
ez dakit nondik Donostiyara
eta noiztik etorriya,
au da lenguan ikusi nuen
uxo bat mandatariya.
|
2.
Buru tentia, begi alaia,
zillarra bezin garbiya,
iņola geldik ezin egona
eta isats dantzariya;
dama polit bat zirudiyena
onera sartu berriya,
zeņen ederki Kontxan jostatzen
zan uxo mandatariya!
|
3.
Arri begira arreta aundiz
aspertu nitzala iya,
mokuen puntan ikusi niyon
paper puxka bat oriya;
alki gaņian utzita joan zan
kontuz ara ekarriya,
egan laisterka betikan gora,
bai, uxo mandatariya.
|
4.
Alki gaņetik jaso nuen da,
ai ura nere larriya!
paper puxk ura letra txiekin
ikusirikan guziya;
bada zekarren guri esanaz
zaitzeko Euskalerriya,
Jaunak zerutik bidalduba naiz
ni uxo mandatariya.
|
5.
Beste gauza bat esan biar det
o! baņan negargarriya,
Ama euskera aspalditxotik
daguala, bai, eriya;
mintzatutzeko lotsatu gabe
izkunez txit maitagarriya,
au esatera etorriya naiz
gaur uxo mandatariya.
|
6.
Amaika malko euskaldunari
paper ekarriaziya,
betiko pena eta tristura
gaņera emen utziya;
zaitu ditzagun lege santuak
Ama euskera garbia,
gogoraturik zertara etorri
zan uxo mandatariya.
|
Euskal Erria, 1911, LXV, 25. or.
|