|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Iñoiz ikusten baita kalian
laisterka ama negarrez,
bere aurtxua nonbait galduta
jende guztiyari galdez;
ni ere ala ibiltzen nazu
bada egunaz ta gabez,
bildur-bildurrak maite biyotza
joango zaitalako iges.
|
2.
Ez baldin badet beti bezela
ikusten nere Brijida,
erotu nairik ibiltzen nazu
erriyan jira ta bira;
nere maitia non ote dagon
alde danetan begira,
lenbailen bada iritsi nairik
bera dagoen tokira.
|
Euskal Erria, 1898, XXXIX, 234. or.
|