Gero arte


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Gero arte

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Gero arte



1.
Penaz beterik triste nijua
zure ondotik urruti,
banua bañon... emen naiz laister
iltzen ez banazu aurki;
zenbat sufritzen dedan barrendik
nik bezela, zeñek daki?
auxen da lana, maite neria,
naiko nuke ez baneki!
2.
Ez da itzarik sortu mundura
ez da sortuko iñondik,
zenbaterañon maite zaitutan
ondo esan nezakenik;
naiz urrutiyan bizitu arren
onuntz nondik edo andik
etorriko naiz zure ondora
eskian ere berenik.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org