Maitia!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Maitia!

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Maitia!



1.
Zure begiyen dizdizak argi
egiten dute txit alai,
maite pozkiro arpegi ori
erakutsirikan danai;
zoraturikan emen naukazu
gaur zure edertasun nai,
esan zaidazu, izar kutuna
neri zenbat didazun nai!
2.
Aurra galduta estu ta larri
nabaitzen dira askotan,
billatu eta laztandu nairik
amak beren besubetan;
ni ere ala gau t’egun nabill
aspaldiko urtietan,
alde daneta beti begira
non ikusiko zaitutan.


3.
Jaungoiko onak lagun zaigula
arren, badezu komeni,
biar bezela batetutzia
emen lenbailen zu ta ni;
ez diralako mundu onetan
nere iritziz beste bi,
aingeru maite zoragarriya,
naikoyotenik alkarri.


La Euskaria, 14 zk., 1906-11-10









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org