Martintxo ta Marta


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Martintxo ta Marta

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Martintxo ta Marta



1.
Pasaitik Errenteri
biyen bitartian,
baserritxo bat or da
bada nonbaitian;
sagasti ta udare
askoren tartian,
txakur zuri pollita
daukana atian,
zaunkaka geienian
lotuba katian,
ez diyona utzitzen
iñori pakian,
ezkutatu artian
oso apartian.
2.
Ez dirade izango
munduan beste bi,
bada maitiagorik
batak bestiari;
ez da besterik aitzen
gaur jende danari,
Martintxo eta Marta
elduta alkarri,
beti bai or dabiltza
salto ala korri,
laztandubaz gau t’egun
farrez ta kantari
aingerutxoben gisa
ezkontzeko larri.


3.
Baserriya gaur askok
famatzen dutena,
eziñ bururatu zait
beraren izena;
dalako Donostiyan
maite dizutena,
orko alaba dezu
damik ederrena,
Martintxoren izarra
zoratzen dubena,
beregatikan bada
illko litzakena,
eta beti ondotik
zaitzen dabillena.
4.
Martintxo eta Marta,
festa ta erromeri,
zoro orla dabiltza
bat utzi be ori;
oso ondo daudela
gauzak badirudi,
gañera maitasunez:
non dira beste bi?
au diyotet aitutzen
nik beste danari,
beti eskian daudez
bai Jaun aundiyari,
alkar gaituzu fedez
gaur bada komeni.


Baserritarra, 1910-12-03, 161. zk.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org