|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
4. Naturaren gozamena
1.
Eguzkiyaren printzak
egunsentiyetan,
dizdiz asko azaltzen
ditu zelaietan;
eta txori txikiyak
arbol adarretan,
kantari jarriazten
dizkitzu batetan.
|
2.
Txori politen gisa
diraden pixtiyak,
danak alaitzen ditu
beti Eguzkiyak;
dizdizez jazten daki
errolltxo txikiyak,
bai eta belar intzez
gabian bustiyak.
|
3.
Nola alaitzen gaitun
bada Eguzkiyak,
eta pozkidatutzen
gañera eriyak!
au gabetandik gaizki
giñake guztiyak,
aberats, biartsu ta
txiki ta aundiyak.
|
4.
Eguzkiyak pozturik
goizetik kalera,
bere gozameneta
ateratzen gera;
maitagarriya dezu
onen jaikieera,
zeñen txukun etortzen
dan aurreko aldera!
|
5.
Eguzki, eder bide
zuzen gidariya,
maiz ikustia on da
onen arpegiya;
delako mundutarren
gauz zoragarriya,
aspertu gabe beti
begiragarriya.
|
6.
O!! Eguzkiya bañon
ederragorikan,
ez da oraindik sortu
beste gauzarikan;
illargi ta izarrak
izanagatikan,
abek utsak dituzu
beintzat oraindikan.
|
La Euskaria, 14. zk, 1906-11-10
|