|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Udaberriyan egunsentiyan
pozkiro dira txoriyak,
arbol gaņetan antolaturik
osto tartian kabiyak;
eta kantari ipintzen ditu
alaiturik eguzkiyak,
pipi ta pipi nabaitzen dira
ari dirala guziyak.
|
2.
Udaberriyan apaņ ikusten
dira baratz ta soruak,
likort gozoak zabaldurikan
daudezela loretuak;
elurra egin balu bezela
toki danak zurituak,
bai eta ere ostoz jantzirik
gerezi, sagar, basuak.
|
3.
Eguzkiyaren printzak zerutik
alaitzen ditu tokiyak,
jarririk bada dizdiz egiņaz
non-nai belartxo bustiyak;
diruditela diamantiaz
danak gaņetik jantziyak,
erakutsiyaz goizetik arrats
oso kolore biziyak.
|
4.
Mitxeletak loretik lorera
egoan jira eta bira,
udaberriyan ordu danetan
asko ikusitzen dira;
etortzen dira ez dakit nondik
baratz, zelai ta mendira,
urtero, bada, aurten bezela
bizi gaituzun errira.
|
5.
Eroll txikiyak mur-mur egiņaz
datoz txit bide luzian,
edo kantari goitikan beera
ixildu gabe danian;
udaberriyan jartzen dituzu
oietik jaiki nayian,
egualdi onak pozturik bada
egon eziņik pakian.
|
6.
Lurbir onetan diran pixtiyak
udaberriya nai dute,
berak poztutzen ditubelako
danak beti orain arte;
negu luzian nonbait gorderik
bizitzen dituzu triste,
orain bezela mendi gaņian
kantatutzen ez dizute.
|
Baserritarra, 1909-04-10, 118. zk.
|