A nere aurtxoa!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  A nere aurtxoa!

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

5. Ama-haurrak



A nere aurtxoa!



1.
Egun batez etxetik
joan zait nonbaitera,
ordutik, au tristura,
ai! jarri zaitena;
bere ondoren nabill
batetik bestera,
nere aurtxo maitia
oraiñ non ote da!
2.
Billatuko al zaitut
nonbait, aingerua,
nere erraietako
maitetxo gaixua;
or dabill munduetan
negarrez galdua,
bere amari deika
egiñaz ojua.


3.
Negarra nabaitzen det
eta inguruan,
laister arkituko naiz
beraren onduan;
orra orren suertia
gaztetik munduan,
erozeiñ kupitzen da
ustez orlakuan.
4.
Ara, ikusten dizut,
dator neregana,
malkoa dariyola
bere amarengana;
ni ere banijua
oraiñ beregana,
besuetan artzera
maitetxo laztana.


5.
Zeruan arkitzen naiz
besuan arturik,
uste gabian orla
aurra topaturik;
ez daukat len bezela
oraintxen tristurik,
etxera banijua
pozaz zoraturik.


Euskal Erria, 1895, XXXII, 494. or.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org