Ama eta aurra 1


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Ama eta aurra 1

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Ama eta aurra (I)



1.
Amaren ixpilluba
eta eguzkiya,
zeruko izar alai
txit dizdizariya;
aingeru pollit-pollit
egan etorriya,
nere penak kentzalle
aur zoragarriya;
malkoakin bustirik
daukazu begiya,
ixildu zaitez bada,
ar zazu titiya,
eramanik kolkora
eskutxo txikiya.
2.
Udaberriyan ez da
jaiotzen lorerik
zuri edertasunez
emango dizunik;
eta ez da izango,
uste det besterik,
bere ama ainbeste
maitatzen dubenik;
danak esaten dute
bada arriturik:
Jauna! ori da aurra!
bai, laztandu nairik,
guziyak nai dutela
artu nai besotik.


3.
Ama, ikusi gabe,
ez dezu onikan:
“aurtxoa, beti nabil
zure ondotikan;
ilko ziñake, bada,
ni gabetandikan;
ez det gaur mundu ontan
maitiagorikan
jango zinduzket, bada,
bizi-bizirikan;
laister jarri biarra
nazu burutikan,
muxuka eldurikan
lepo-lepotikan.
4.
Mitxeleta politak
ta txori txikiyak,
uxo pintarratubak
txit ikusgarriyak,
pozaz emen dabiltza
gau t’egun guziyak
txoraturikan danak
zure arpegiyak,
Jaungoikoak zerutik
onuntz bidaliyak;
esanaz ama ta aurra
oso maitatiyak,
penetan bizi gabe
jostatzeko biyak.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org