|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Goizetik arrats arte
negarrez kalian,
emakume zartxo bat
lengo egunian;
bere aurtxo maitia
topatu nayian,
asnas estubarekin
ito biarrian,
bat azaldu orduko
aurreko aldian,
ez zuben beste itzik
bada mingaņian:
ikusi al dezute
nexka bat bidian?
|
2.
Iņondikan ez zuben
nexkaren berririk,
naiz galdetu danari
non zan jakin nairik;
bat errukitzeraņon
ala ikusirik,
baņan alako batez
Jauna kupiturik,
an azaldu zan aurra
elizen atetik,
eta ama gajuak
besuan arturik:
Ura biyaren poza
alkar topaturik!
|
3.
Negarraren ondoren
poza zan urrena,
iya lertutzeraņon
biyaren barrena:
muxuka jan nayian,
ura zoramena!
nola aurtxubarena
eta amarena,
nere aingerutxua
itzarik txarrena,
izar, zeru, laztana
nexkik ederrena;
alkartu ez baziran
izango zan pena.
|
4.
Zaitu guraso onak
aurtxuak etxian,
gero ibilli gabe
negarrez kalian;
oso galdu dalako
bildurrak airian,
naiz sufritu barrendik
azi bitartian,
berriz gerta liteke
au uste gabian,
bat ernai ez badago
bai biar danian,
orra guziyok jarri
jakiņen gaņian.
|
Baserritarra, 1909-10-09, 131. zk.
|