Ama ordezkoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Ama ordezkoa

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Ama ordezkoa



1.
Zeren gazterik gelditu zeran,
doakabea, bakarrik,
aita ta ama bere ondora
Jaungoikoak eramanik;
triste gajoa ixildu zaitez
ez zazula egiņ negarrik,
amaren ordez emen naukazu
zutzaz arrunt kupiturik.
2.
Umezurtz kutun eder-ederra
izar berdiņik gabia,
aingeru laztan zoragarriya
amaren poztutzallia:
atoz besora, tori muxu bat,
usai gozoko loria,
eziņ egon naiz, jango zinduzket,
maite, ixildu zaitia!


3.
Ordu illuna eta samiņa
zuretzat gaur izan arren,
alaitu zaitez, ez egiņ negar
ez egon orla penatzen;
aita ta ama il ziran baņon...
ez zaudez bakarrik emen,
auxen da lana, begira nazu,
ez nazu ondo ezautzen!
4.
Esker aundiyak, beti bezela,
emanik gure Jaunari,
maite biyotza, biziko gera
gaurtik aurrera kantari;
lo egiņ zazu, zoragarriya,
sufriazi gabe neri,
bide zuzenez etorri eta
jabetu zaizun amari.


5.
Au zoramena sortu zaitana,
Jesus, nere Jaungoikoa!
au da aurpegi zuri-gorriya
eta ille urrezkua;
abetxek dira begi alaiak
auxen da au eskutxua!,
norek ote du mundu onetan
aur bat au bezelakua?
6.
Zuretzat dira nere asnasak,
zuretzat nere kolkua,
zuretzat gauza guziyak bada
zeruko aingerutxua;
beti zaitutzen egongo nazu,
maitetxo biyotzekua,
ni naizelako mundu onetan
zure Ama ordezkua.










     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org