Amaren naitasuna


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Amaren naitasuna

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Amaren naitasuna



1.
Ez da ez egunikan
joaten ez naizenik,
aur txiki batengana
tristuraz beterik;
beti goguan daukat
aztu gabetandik,
gaur eziñ ikusiyak
nauka zoraturik.
2.
Aingeru zoragarri
ai! nere aurtxua,
betiko ortxen zaudez
lurpian sartua;
atoz amarengana
lenbailen, gaxua,
zer pozikan emango
nizuken muxua!


3.
Iñoiz egiten ziran
emen milagruak,
nonbait ala nairikan
gure Jaungoikuak;
ori txinisturikan
gaudez mundukuak,
oraiñ artian bada
gizon fedetsuak.
4.
Milagrotxo bat egiñ
biar da lenbailen,
aurtxoa eta ama
elkarrekin dauden,
eziñ bizi liteke
onela au emen:
orra gaur erakutsi
naitasuna zer den.


Euskal Erria, 1896, XXXIV, 297. or.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org