|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Itz eztiyak esanaz
illoba gaur zuri,
seaskari eragiñaz
ari naiz kantari;
lotan jarri artian
maite eder ori,
goza zaitian, goza,
ordubete edo bi.
|
2.
Zu zaitut danetatik
maite-maitiena,
zeradelako, bada,
nere zoramena;
farrez-farrez begira
beti zaudezena,
o mundu onetako
aurrik ederrena!
|
3.
Ona zure amona
zaitzen zaitubena,
laztandubaz pozkiro
jango zinduzkena;
lotan jarriaztera
etorri naizena,
zu gaxo ikusi ta,
ilko litzakena!
|
4.
Egunsentiko izar
eta eguzkiya,
aingeru biyotzeko
txit zoragarriya;
zerutikan onera
egan etorriya,
amona poztutzera
Jaunak bidaliya.
|
5.
Zu zera lore eder
gañen-gañekua,
diran kolore danez
apaindutakua,
amona alaitzeko
mundura jaiua,
gure Ama Birjiñen
besuetakua.
|
6.
Amonari emanik
bada eskutxua,
oraindik farrez zaudez,
gure Jaungoikua!
Berriz ere esanaz:
bekar bai muxua,
orra non dezun eta,
egin lo, gaxua!
|
Euskal Erria, 1911, LXIV, 217. or.
|