Arroketan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Arroketan

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Arroketan



1.
Lapak biltzera Uliyapera
ostegian joanikan,
ez dakit nola etorri ziran
iru edo lau andikan;
estu ta larri ibildu arren
.........................................
orrenbestian pasa danian
egon litezke pozikan.
2.
Bati zapata eroririkan
bada arroka tartera,
arren ondoren sartu zan bañan
gero ezin zan atera;
portunatu zan bide zuzenez
joatia maria bera,
oso kontentu egon liteke
bildu danian etxera.


3.
Uskeri batengatikan iya
ondoren zetozen penak,
jaso nairikan toki artatik
gauz baliyo ez zubenak;
orlakubetan far egiñ arren
miñ artzen dizu barrenak,
lapak biltzera joan biar dute
ango berri dakitenak.
4.
Ondo joan dana ondo kontatu
bañan... iduki goguan,
sartu bañon len zerbaiten eske
berriz arroka zuluan;
ez du baliyo emen negarrak
denbora pasatakuan,
eta zatua dantza zazute
lapak jateko orduan.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org