|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Goizeko bostetako
tratubakin plaza;
saskiyan arturikan
iru buru aza;
aiek saldu artian
zazpi ordu pasa:
bizimodu ederra
daraman, Tomasa.
|
2.
― Lixurako zapiyak
jotzen iturriyan,
aritutzen naiz, neska,
errabi aundiyan;
seņora bezelaxen
nai den baserriyan,
lanarik egiņ gabe
patxara guziyan.
|
3.
― Illia apaindutzen
biaitun bi ordu,
ez dakin ez erorrek
noletan orraztu;
batian askatutzen
bestietan lotu,
ixpilluben aurrian
ezin aiz aspertu.
|
4.
Lanian saiatu ta
bizitzen gaitunak,
oraiņ artian gaitun
oso ezagunak;
baserritik neskatxak
ille tontordunak
ez dizkin ekarritzen
iņondik gauz onak.
|
5.
Ez den beste neska bat
gaur auzo guziyan
orrela apaindutzen
danik baserriyan;
or ikusten dizkiņat
asko oin gorriyan,
eta gobara jotzen
gogoz iturriyan.
|
6.
Ondo ikusi nairik
gaur beren aurtxuak,
gaudez beti kontuban
emen gurasuak;
baserritik kalera
datorren lujuak,
zer diran jakingo du
gure Jaungoikuak!
|
Baserritarra, 1910-12-31, 163. zk.
|