|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Ama euskera eta fueruak
maite ditun gizon zarra,
nekazaritzan oraindik ere
gazte bat bezin azkarra;
euskal festetan urtero onuntz
datorren baserritarra,
au da geienak ezautzen degun
Mendiburuko maiztarra.
|
2.
Uda ta negu, egunsentiyan
joaten dezu zelaiera,
naiz dala laia ta atxurrakin
soro lanak egitera;
ez du nekiak ikaratutzen
zarra dalarikan bera,
txit gogo aundiz saiatutzen da
begiraturik etxera.
|
3.
Ebiya eta txingorra gogor
naiz ere ariatikan,
eta mendiyak egonagatik
elurrez estalirikan,
ez du utziko igande goizik
ain gutxigo jaiarikan
egualdi txarrak ikaratuta
mezik entzun gaberikan.
|
4.
Langillia da ta saiatzen da,
eta gañera zintzua,
biyotz biguña eskaliakin,
baserritar ondradua,
elizako da gizon umilla,
gaztetandik fedetsua,
lur maniatzen oraindik ere
beste askoren maisua.
|
Baserritarra, 1909-03-13, 116. zk.
|