Baserritarra 2


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Baserritarra 2

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Baserritarra (II)



1.
Elizaburuko baserriyan
gaur ’e bizi dan aitona,
eun da zazpi urte berekin
bizkarrian dizkitzuna;
Donostiyara oraindik ere
txit maiz etortzen dezuna,
zarra da bañon nai dubenian
gazte bat beziñ iztuna,
lege santuak eta euskera
beti maitatzen dituna,
Euskalerriyan erdaldunikan
ikusi nai ez dizuna,
saiatuta ’re zall da topatzen
onelako euskalduna.
2.
Eskapulaio bedinkatubak
lepotikan zintzilikan,
beti berekin ibiltzen ditu,
bai, kendu gabetandikan;
eta askotan buru utsikan
belauniko jarririkan,
ziñatu eta bere ondoren
aberi muñ emanikan,
biyotzetikan eskatzen dizu
gora begiraturikan:
“zar izan arren saiatu nai det
zelayian oraindikan,
eta lagundu zaidazu, bada,
Jesus ona, zerutikan.”


Baserritarra, 1909-03-27, 117. zk.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org