|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Egunsentiyan jeikiko dezu
goizero baserritarra,
lur maniatzen saiatutzera
nola gaztia ta zarra;
atxurrarekin an neurtzen du
berak dadukan indarra,
maiz izerdiya erakutsiyaz
eta aotik aparra.
|
2.
Ama euskera maite dizute
bait’ ere lege santuak,
seme leialak abetxek ditu
beti gure Jaungoikuak;
gora begira txit maiz egiten
dituzte ta errezuak,
bere ondora eraman ditzan
nekazari fedetsuak.
|
3.
Igande goizik ez du utziko
ain gutxi jai-egunikan,
ez da beñere mezarik gabe
gelditu iñondikan;
mendiyan beera pozaz jaisten da
bere baserritxotikan,
illobatxua, mutill koxkorra,
dubelarik eskutikan.
|
4.
Bedeinka beti baserritarra
dalako maitagarriya,
langillia ta gizon ontsua
elizarekin jarriya;
biyotz biguna ezin geiago,
tristien alaigarriya,
izerdiyekin bizi dezuna
azturikan pikardiya.
|
Baserritarra, 1910-09-24, 156. zk.
|