|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Seme-alabak aitak arturik
joaten dira zelaiera,
egunsentiyan, uda ta negu,
lurrak maniatutzera;
eta illuntziakin batian
etxeratu, bai, ostera,
atxur da laiak zintzo bildurik
fameliyan alkartzera.
|
2.
Danak bildurik maien onduban
zerbait artzeko asmuan,
errezatutzen asten dituzu
ziņaturikan orduan;
usariyua zaiturik bizi
dira oraindaņokuan,
ezaguturik Jaunak saritzen
dakizkilako munduan.
|
3.
Antziņetako lege santu au
arras txit ona izanik,
baserritarrak maitatzen dute
danak biyotzen erditik;
gabaz bezela ala goizian
jaiki orduko oietik,
aitaguria esan baņan len
ez dira joango etxetik.
|
4.
Euskalerriko baserritarrak
Jaungoikuben fedetsuak,
oraindik ere asko baditu
emen bere aldekuak;
txit maiz egiten dakizkitenak
biyotzetik errezuak,
elizakorrak ta langilliak
seme onen gurasuak.
|
5.
Jaungoikoari erregutzia
beti izanik aurrena,
gauza oberik ez da munduan
ezertxo eta urrena;
baserritarra dezu danetan
asko egiten dubena,
gora begira umildurikan
eman nayian barrena.
|
6.
Bide zuzenez bizitutzeko
naiz gaztia eta zarra,
bere lanetik erakutsiyaz
izerdiya ta aparra;
alde batera oso utzirik
emengo izketa txarra,
pake gozoan aserre gabe,
bedinka baserritarra!
|
Baserritarra, 1910-11-05, 159. zk.
|