Egiñ lana


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Egiñ lana

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Egiñ lana



1.
Lanak alaitzen gaitu langille
geranak mundu onetan,
familiyakin biziazitzen
o! gañera gloriyetan;
aztuazitzen ditubelarik
malko asko begiyetan,
lanikan ezak negarra dakar
beti alderdi danetan.
2.
Lanetik datoz gozamen danak
eta alkar maitatziak,
batak bestiai lagundurikan
gauz onak erakustiak;
emakume ta gizasemiak
bide onez bizitziak,
bai eta ere ibilli txarrak
aurrerako aztutziak.


3.
Gauza guztiak lanetik datoz,
eskerrak bada lanari,
oraiñ artian saiatu eta
ortik bizi geranari;
bestela oso gaizki giñake,
ondo badakigu ori,
gerta liteke lanikan ezak
kentzen astia alkarri.
4.
Goian zeru bat degun bezela
beste bat degu beean,
eta zeru au dezu guretzat
zar da gaztiak lanian;
oroiturikan aurtxo gaxuak
noletan dauden etxian,
ao zabalik, aita! ojuka,
biarrik aundiyenian.


5.
Lana da gure eguzkiya ta
izar eta illargiya,
biartsubaren zeru zabala
gauza onen gidariya;
pakia eta alai ta poza
eguneroko ogiya,
o! lana dezu bai, itz batian,
txit oso miragarriya.
6.
Jaungoikoak bedinka dezala
lana orain eta beti,
mundu onetan bizi gaitezen
alkar arturikan ongi;
kopeta lasai erakutsiyaz
kalian bada danari,
burua gora jasorik beti
ta barjakindea garbi.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org