|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Kontxan aspalditxotik
badaukagu festa,
ontzi bat eman nairik
nolabait ureta;
eta an biltzen gera
degunian beta,
ikustera, alferrik,
aterako ez da.
|
2.
Uda gaņian da ta
balegoke bertan,
kanpotar aberats bat
gustatzen ote dan;
bestela biarko da
atera pusketan,
ez dute jarriko ta
osorik uretan.
|
3.
Buru nekatze asko
gaur dabil danian,
luze daguelako
lotan ondarrian,
esanaz: aixa jarri
liteke urian,
ta nik ez det sinisten
ikusi artian.
|
4.
Nai badute eraman
ortikan urera
biar dizkate orri
gauz asko atera;
barrengo burni danak
naiz jarri ostera,
orrela gaur saiatu
litezke aurrera.
|
5.
Eta gaņera nago
txit arriturikan,
gizonak ekartzia
onuntz kanpotikan;
emen izanik asko
onak oraindikan,
ori ateratzeko
dagon tokitikan.
|
6.
Orain saia zaitezte
gizon jakintsuak,
ori ureratzera
buruz indartsuak;
lenagore lan ontan
ibillitakuak,
eta joko ditugu
orduan txaluak.
|
|