Kontxan 1


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Kontxan 1

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Kontxan (I)



1.
Etzanda lotan ontzi koskor bat
luze dago ondarrian,
ez dakit nola ez duten jartzen
biar bezela urian;
batek au dala bestiak ori
ari gera jardunian,
jakintsu asko gaituzu iñoiz
bañan... ez biar danian.
2.
Erriz bestetik Donostiyara
zabaldu da datozela,
ontzi koskor au, orduba da ta,
jartzea biar bezela;
nik uste nuen emen zaudenak
ori egingo zutela,
bañan... dirudi datozten abek
obetubo dakitela.


3.
Izan dadilla nai dubena ta
saiatu bada lenbailen,
oraiñ bezela aurrera ere
farrik egiñ ez dezaten;
ondar gañian urera gabe
gaizki dizu ta ematen,
orrela beti iduki gabe
jarriko al dute aurten!










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org