|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
― Nere lagun Inaxi,
orixen lujua!
markesaren modura
ago apaindua;
mantilla blondazkua,
kaden urrezkua,
sonbrilla sedazkua
moda berrikua,
sobre-todo ederra,
bañan nolakua!
kolore bitakua
pañu gañekua,
saia bajera, berriz,
ondo bordatua,
polbuak arpegiyan
ta perfumatua:
orla topatu biar,
neska, nobiyua!
|
2.
― Nobiyuak, Karlota,
parezka atzetik,
azaldu ordurako
kalera etxetik;
danak biar nautela,
erotu biarrik!
kaballero jendia
ez zion txantxarik,
musikan pasiatzen
señora jantzirik,
teatrora gabian
baldinba bailerik,
txanpañ eta pastelez
nion asperturik,
ezkonduko nan laister
duda gabetandik,
kapitan barkukua
senartzat arturik,
Goiarriyan ez baita
orlako gizonik.
|
3.
― Ez dirade izango
urte bi iñondik,
etorri ziradela
abek Goierritik;
erdera ez dakite
esateko tutik,
beren buruak aundi
erakutsi nairik,
ez dute mintzatu nai
iñola euskerik,
gañera aitortu ’re,
bada, baserririk,
o! koitadu tristiak,
zaudezte oraindik,
jauntxuak izan arren
gau t’egun ondotik,
zubek azkenerako
nik ondotxo dakit,
txandarmiak emango
zaituzte emendik.
|
Baserritarra, 1910-01-29, 139. zk.
|