Morane egaan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Morane egaan

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Morane egaan



1.
Zeñen ederki, uxuben gisa,
egaan gora eta beera,
Gaztelutikan Uliyara ta
berak nai duben aldera;
bide luzian mantso ta azkar
noiznai jaitsirik lurrera,
ezkutatubaz urrutiyan da
azaldurikan ostera.
2.
Gizona asko argiratu da
urte gutxi barrunbian,
zeñek txiñistu ikusi gabe
orla ibiltzen airian;
odoi tartian nai dubenian
andik lurrera kolpian
dirudiyela erori eta
il biar dubela bian.


3.
Beste gauz asko azaldu biar
dira mundura oraindik,
ikusgarriyak, gizon azkarrai,
bada, burura jaiorik;
aurrera ere saiatu eta
gau t’egun loa galdurik,
orain bezela egongo dira
lan aiekin arriturik.
4.
Gure aitonak baldin lurpetik
gaur azalduko balira,
eta ikusi gizonak orla
egaan jira eta bira;
laister esango luteke danak
jarri orduko begira,
ziñaturikan dudarik gabe:
“oiek diabruak dira.”


Baserritarra, 1910-10-08, 157. zk.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org