Neska barrabasa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Neska barrabasa

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Neska barrabasa



1.
Ogeita bi urteko
neska txit iztuna,
sasoi gogorrekua
indar asko duna;
baserriko alaba
berez euskalduna,
emen ingurukua
eta ezaguna,
au da mutill geienak
austen dizkitzuna.
2.
Tokan eta pelotan,
gañera boletan
palankan ta laisterka,
buru da danetan;
ez dezu besterikan
pixu jasoketan,
nola aserratzian
bada erriyetan,
eta gutxik ematen
diyo bertsubetan.


3.
Neska barrabasa ta
oso biyurriya,
burrukarako ere
ez da bildurtiya;
ez da, ez, denbora asko
dala ibilliya,
nekazari batekin
Joxepa Mariya,
mutur joka asita
bai ill zuben iya.
4.
Gaur edo bigar bada
ezkontzen danian,
eta taranta txarran
jartzen dezunian;
ez nuke nai nik egon
ez aldamenian,
zeren laister nitzaken
leiotik kalian,
berak agindu naiko
dulako etxian.


Baserritarra, 1910-06-18, 149. zk.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org