|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Ontzi eder bat oraiñ
guk emen egiñik,
españolak gerala
erakutsi nairik,
beñere ez da izan
aukera oberik,
ez det uste, anaiak,
gauz au ukatzerik.
|
2.
Baldiñ gertatzen bada
gerra etortzia,
len degunaz gañera
ala ere bestia,
aurretikan txit on da
ernai egotia
eta ontzi eder bat
azkar egitia.
|
3.
Beltzak eta zuriyak
oso arrotuak,
Habanako semiak
nola bestekuak
Noba York-kuak ere
daude erotuak,
españolaren kontra
danak berotuak.
|
4.
Gu berriz nola geran
danetan jarriyak,
laister eingo ditugu
jaun oien aldiyak;
aurrian arturikan
beltz eta zuriyak,
badaki gaur zer egiñ
ongi Españiyak.
|
Euskal Erria, 1896, XXXIV, 250. or.
|