|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Amabi urte etxe batian
morrontzan damaizkiyena,
oraindik ere txit sasoikua
ta lanian dakiyena;
nola laia ta atxurrarekin
danetarako onena,
lur maniatzen gaņ-gaņekua
berdiņikan ez dubena,
au da mutill bat auzo guztiyan
txit asko maite dutena,
itz bat txarrikan iņon aurrian
ez egiten ez dubena,
aserrerikan lagun artian
zer danik ez dakiyena,
baserri-etxe morrontz tokiyan
dana gidatzen dubena.
|
2.
Itsu-itsuan artu lezake
nor dan galde gabetandik,
lur maniatzen ta ganaduak
zall da topatzen oberik;
oituba dago gutxi bezela,
bada, oso txikitandik,
eta gaņera aņ da zintzua
ez du erretiro txarrik,
jai ta astegun ez da ikusten
trabenetan au sarturik,
ez da orditzen asko bezela
ez du maite edaririk,
egunsentiko zelayian da
ez dizu deitu biarrik,
goizetik arrats an ariko da
izerdiya azaldurik.
|
3.
Gaur edo bigar ezkontzen bada
eta baserriyan jarri,
zaituko diyo aldamenetik
onek artzen dubenari;
jardungo diyo goizetik arrats
kupirik gabe lanari,
esan bezela oituba dago,
badaki danaren berri,
bat baldiņ bada mundu onetan
emanazteko lurrari,
au da onena orain artian
esaten diyot danari:
egingo dizu, bai, etxerako
biar ainbeste janari,
pozaz emanaz biyotzetikan
aurtxo ta emaztiari.
|
Baserritarra, 1909-06-19, 123. zk.
|