Gure mendiyak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Gure mendiyak

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Gure mendiyak



1.
Euskal Erriko mendiyetara
igo nitzan egunian,
baserri txuri asko ikusi
nituben bide danian;
arbolak ere lorez betiak
soro eta zelayian,
elurra egiņ balu bezela
erruz aurreko gabian.
2.
Eguzkiyaren printzak alaitzen
zituben toki guztiyak;
zeņen ederki diz-diz egiten
zuten belartxo bustiyak!
txit urrutira erakutsiyaz
kolore ikusgarriyak,
ziruditela danak zaudela
gaņetik urrez jantziyak.


3.
Diamantezko koroi eder bat
ematen zuben soruak,
eta aldare argiz betia
apaindurikan basuak;
aingeru polit miragarriyak
egazti edo usuak,
gure mendiyak orrela jarri
zizkigun, bai, Jaungoikuak.
4.
Oraindikan ’e oroitutzen naiz
eguzki txit indartsuak,
arkaitz tartetik nola azaldu
zituben laņu pixuak;
eta gaņera zabaldu ere
likurta oso gozubak,
usai oberik eziņ zukian
eman baratz ta soruak.


5.
Arbol gaņetan entzun nituben
dokant txit alaigarriyak,
goizetik arrats ixildu gabe
aritu ziran txoriyak;
ta mitxeletak loretik lore
egaan zabiltzan guziyak,
eta lurpetik azaldu ziran
gaņera beste piztiyak.
6.
Artalde eder mardul galanta
zabaldua belardiyan,
bildotx potxolo jaio berriyak
amaren aldamenian;
mutill sendo bat txakur birekin
zaitutzen danen aurrian,
zutikan antxen ikusi nuen
etxolaren itzalian.


7.
Elizatxo bat ikusi nuen
mendi bieren tartian,
goroldiyoz ta untzez betia
itxura dana joanian;
baņan zaukaizkin iru aldare
txit politak barrenian,
zar izan arren estimatua
daukate auzo danian.
8.
Gauza abek danak oztu ta gero
iya iritsirik beera,
gurutzetxo bat sortu zitzaidan
kolpez aurreko aldera;
eta aiton bat ikusi nuen
joan zala aldamenera:
erdi negarrez, buru utsikan,
errezuak egitera!


9.
Aiton leialak bere otoitzak
bukatu zitubenian,
galdetu niyon gurutzi arrek
an zer esan nai zukian;
erantzun zidan gizarajuak:
seme, joan dan gerratian
o! nere aita ortxen il zuten,
azkeneko atakian.
10
Maiz egoten naiz, seme ontsua,
gurutziaren aurrian,
Jaungoikoari errezatutzen
aita zanen izenian;
bakar-bakarrik etortzen nazu
iru orduko bidian;
eta onela ibilliko naiz
gauza naizen bitartian.


11
Itz abek esan eta aitona
beetik gora joan zanian,
orduban belaunikatu nitzen
gurutziaren aurrian;
errezotxua egin da gero
etxeratu nitzanian
erriyan sartu baņa lenago
illuna nuen gaņian.
12
Euskal Erriko mendiyak beti
oroituko zaizkit neri,
edo bestela egon biarko
dizut burutikan gaizki;
udaberriyan berriz joango naiz
Jaunak uzten badit, ori,
gurutziaren onduan alkar
gaitezen aitona ta ni


Baserritarra, 1909-01-16, 112. zk. Elgoibarko 1907ko Lore Jokoetan saria irabazia.









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org