Au senarra!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Au senarra!

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

8. Mozkorrak eta apustuak



Au senarra!



1.
Ogei urte badira
nitzala ezkondu,
emeretzitik gora
zaitala damutu;
geroztik mundu ontan
triste bizi nazu,
ez nuben senar txarra
laguntzeko artu.
2.
Aurrak ugaritu ta
aiek eziñ azi,
ondo det mundu ontan
bizitzen ikasi;
eta beti senarra
lanetik igasi,
txanpon bat, esateko,
ez dit irabazi.


3.
Ez det esaten, bada,
batere gezurrik,
oraindik ez dit pasa
aste bat osorik;
pasako baluke ’re
milagroz arturik,
ez lidake emango
jornalen erdirik.
4.
Kaleratzeko nago
bildur da lotsetan,
koxkak ditutalako
alde guziyetan;
eta etxe jabia
beti erriyetan;
negarrez bizi nazu
bada, erdiyetan!


5.
Jarriko baluteke
edo balitzake,
senarra lajatzia
okerrikan gabe,
egiñ gañera berriz
beste baten jabe,
au utzi ta pozikan
artuko nizuke.
6.
Eziñ bizi niteke
orla iñola ’re,
mundu ontan besteren
laguntzarik gabe;
laister egiñ biar det
ori dudik gabe,
senarra utzi eta
norabait ’e alde.


Euskal Erria, 1904, LI, 326. or.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org