|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Ezkondu nitzan gazte,
zartu ’re gazterik,
senarra artu nuben
zoro nitzalarik;
bizitzen ikasi det
ederki geroztik,
zenbat sufritzen dedan
nik bakarrik dakit.
|
2.
Gaur senartzat detanak
o! artu bañan len,
alkartutzia biyak
nai zuben lenbaitlen;
bera larri zan bañan...
ni ere alaxen,
ez nitzan ezkonduko
ezautu banuben.
|
3.
Asko maite ninduben
ezkon berriyetan,
iñoiz artutzerañon
berak besubetan;
bañan andikan laister
giñan erriyetan,
ta ala ari gera
ordu guztiyetan.
|
4.
Lanetik dabil beti
tranpetan igasi,
gizon alperragorik
ez det nik ikusi;
au dala, ori dala,
ez daki noiz asi,
aspalditxuan ezer
ez dit irabazi.
|
5.
Nik ez dakit, ez, nola
sortzen du dirua,
etxeratzen da beti
erdi berdoztua;
eta gabero jartzen
du okasiyua,
oyian egon arren
naiz andre gaxua.
|
6.
Aur tristiak negarrez
daudez geienian,
aita ikusirikan
ama jo nayian;
abek gaur edo bigar
zerbait diranian,
goguan idukiko
dute onenian.
|
7.
Gero esaten dute:
“Jesus, neskazarra!”
alegiya egiten
diyotela farra;
gazterik artzen badu
orlako senarra,
ez dauka mundu ontan
bizimodu txarra.
|
8.
Jakin izan banuen
ta neri galdetu,
edo ezkondutzeko
bai egin mandatu;
naiz amasei etorri:
orla arrapatu!
egin banitzan egin,
bai neri damutu!
|
Baserritarra, 1909-11-20, 134. zk.
|