Baserritar bi


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Baserritar bi

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Baserritar bi



1.
― Joan dan astian bada propiyo
izanduba naiz Tolosan,
Tolaregoiko idi bikañak
ikustiagatik deman;
Sagastitxikin dituzten beiak
idiyen kontra ziran joan,
ura jendia, ura dirua,
bada, jokatu zana an!
2.
― Manuel, lagun aspaldikua,
nik aginduko banuke,
dema urrena nai luken ura
illunperatuko nuke;
akulluakin ganadua, o!
dana odoltzen dizute,
eta negarra gañera ere
etxietan jartzen dute!


3.
― Neroni ere, a! Joxe Mari,
asiko banitz esaten,
Tolosaldeko jira orretxek
ez nau jarri zuzen-zuzen;
txanpon batzubek banituben ta
antxen lajatu nituben,
geroztik emen nabill lotsetan,
lagun danari eskatzen.
4.
Amaika negar baserriyetan
jartzen duben apostua,
ez dakit zertan ara joaten dan,
lagun, gu bezelakua;
eta alare griña oraindik
izanik eskarmentua,
gaurtik geiago ez nazu joango,
orra, bai, juramentua!


5.
― Nik ere, bada, zuk bezelaxen
artuko dizut apetxo
zeren lendikan ditutalako
eskarmentuak ondotxo,
deman dabiltzan abek, liteke,
egitia bai, panpatxo,
gaurtik aurrera ez dizut, lagun,
jokatu bear ezertxo.
6.
A zer atsegiñ artuko degun
dema debekatutzian,
zeñen pakian biziko geran
bakoitzak geren etxian;
apostu lanak arrunt utzita
zintzo-zintzo zelayian,
a! Jaungoikuak osasun ona
ematen digun artian.


Baserritarra, 1907-06-08, 70. zk.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org