Betiko kanta


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Betiko kanta

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Betiko kanta



1.
Ai nere Antoniyo,
beti erriyetan,
orditua zatoz ta
geien-geienetan;
goizetik joaten zera
nai dan garaietan
eta etxera berriz
urrengo lauetan,
eta beste askotan
lo eginda bertan,
bidian erorita
sasi baztarretan,
igual gelditzen zera
iñoiz trabenetan,
diruak aitu arte
ardo kopaketan,
naiz egon fameliya
danen biarretan.
2.
Mutik koskor guziyak
burlaka atzetik,
kalian alderoka
bada ikusirik;
egun erdiyan ala,
ez dezu lotsarik,
askotan buru utsik,
txapela galdurik,
eta beste askotan
dana markaturik,
ez dezu ez egiten
len bezela lanik,
lurrak or daukaizkitzu
alperrik galdurik,
ara ba, Antoniyo,
zu emen utzirik,
Amerikara nua
aurtxuak arturik.


Baserritarra, 1909-06-05, 122. zk.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org