Erdi erua


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Erdi erua

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Erdi erua



1.
Aitondu ta dantzara
igande eta jai,
jendien farragarri
or zabiltza zu, bai;
goizetik arrats arte
ekeņik zurrutai,
bada toki askotan
saltzen dauden mamai
etxea alderoka
zatozkit, bai, noiznai.
2.
Zelaiko lanak utzi
dituzu batera,
astegunian ere
or zubaz kalera;
atxur da laiarako
bai zartu bazera,
eta jaietan zubaz
dantzan ibiltzera,
illia zuriturik
lotsatzen ez zera.


3.
Zu baņan zarragubak
dabiltza lanian,
goizetik arrats arte
gogoz zelaiean;
izerditzen dirala
ari diranian,
dantza ta zurrutari
utzirik pakian,
emazte ta semien,
bai, aldamenian.
4.
Edariyak mendian
artu zaitu iya,
zartzera gizonentzat
a zer alderdiya!
buruan jarri zaizu
dantzako maniya,
ez zera gogoratzen
zure fameliya,
eta orain etxian
dagon mixeriya.


5.
Ganadu gaxubari
eman gabe jaten,
gizona, etxetikan
noiznai zera joaten;
ez dezu atxurrarik
eskubetan artzen,
eta apenas zeran
ukulluan sartzen,
ez zera zikinduko
azpiyak egiten.
6.
Auzuben farragarri
bizi ez gaitian,
gure familitxuan,
gaņera pakian;
saia zaitez, gizona,
zure zelaiean,
bestela laister gera
betiko lurpian,
eta azi biarrak
ondoren eskian.


Baserritarra, 1911-01-14, 164. zk.









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org