|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Igande ta astelen,
larunbat gabian,
iņola eziņ egon
zerade etxian;
zenbait diruben jabe
egiņ ondorian,
Jaunak dakiyen arte
zaudez txurrutian,
alderoka etortzen
zera goizaldian,
zalaparta aundiyan
danak jo nayian,
esnatzeraņon lotan
daudenak oyian,
aurrak e daukaizkitzu
bildurrak airian,
ni ere ala nabil
bai oraiņ artian:
zuzenduko al zera,
bada, noizbaitian!
|
2.
Astian iru egun,
Bada, lan egiņik,
ez dezu familian
utzitzen dirurik;
emazte ta aurtxuak
barrendikan utsik,
auldadiarekin
indar danak joanik,
etxian da kalian
ozta-ozta zutik,
estaltzeko gaņetik
ezer gabetandik,
beti erdi negarrez
eta lotsaturik,
batzubetan eskian
zerbait bildu nairik,
biyotza lertzeraņon
triste kupiturik,
Jaunari errezatzen
malkotan urturik.
|
3.
Ezkondu nitzan baņan...
Jesus Jaungoikoa!
alferrik izan arren
nago damutua;
senarra artu nuen
oso pikarua,
ordiya ta utziya
txit gaņ-gaņekua,
eta aspalditxotik
daukat ezautua,
gure ordez gaur maite
dubela ardua,
esan liteke dala
danaren maisua
goizetik arrats arte
ustutzen basua,
eta ara gaņera
emen milagrua,
txintxotzen balin bada,
gizon diabrua!
|
Baserritarra, 1910-01-15, 138. zk.
|