|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Esan arren, alferrik,
zuk beti zuria,
ez zaizu ez aztutzen
taberna bidia;
gaberako etxera
zatozkit betia,
iristen dan bakoitzen,
bada, igandia.
|
2.
Astian ere bapo
badakizu jartzen,
eta egun erdiyan
kalian lo artzen;
gaņera alderoka
etxera etortzen,
ta zer esango duten
ez zera lotsatzen!
|
3.
Ezin bizirik gaudez
arrunt mixeriyan,
eta arlotienak
gaur auzo guziyan;
iya geratzeraņon
bai larru-gorriyan,
ezer ez daukagula,
bada, baserriyan.
|
4.
Lurrak jorratu gabe,
ukulluak utsak,
kalera azaltzeko
zorrarekin lotsak;
abek ekarri ditu
bizimodu motzak,
gizon zurrut zaliak
ta langille otzak.
|
Baserritarra, 1910-05-07, 146. zk.
|