|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Lukanbiyo ta Lukas,
bi lagun aundiyak,
alkarturik lenguban
aiñ bapo jarriyak;
ez oraiñ saltzen dauden
sagardo berriyak,
bañan bai Ergobiko
mama izugarriyak!
naiz kale zabalak gaur
izan Donostiyak,
alderoka artutzen
zizkaten neurriyak,
par egiten zularik
an jende guziyak,
gañera zamaizkiten
berekiñ guardiyak.
|
2.
Andik egun batzubek
alkarturik biyak,
ara orduko aien
itz da armoniyak;
Lukanbiyok Lukasi:
“aditu akiyak,
moraturik zioztik
gure arpegiyak,
engañatzen giotzik
errez edariyak,
ta par egiten ziguk
gaur erri guziyak,
ez baitugu zaitutzen
zurruten neurriyak,
Txurkunian an dituk
ezur da mamiyak.”
|
3.
Lukanbiyo izketan
aspertu zanian,
Lukas orla asi zan
bada ondorian:
“bapo jarriyak gaituk
joan dan igandian,
bañan naiz mama egon
Ergobi aldian,
ez nak ez berriz joango
ara puskatian,
oraindikan ’e damu
zaukat barrenian,
gauz abek diralako
geronen kaltian,
txintxotuko al gaituk
egunen batian!”
|
4.
Itz abek esan eta
txit egarriturik,
tabernan sartu ziran
alkarren ondotik;
egiñ zituzten gauzak
bai arrunt azturik,
ta Ergoiko mamaz
biyok zaleturik,
ori alkate jaunai
multa pagaturik,
bañan alferrik dezu
baldin ba zurrutik,
berriz ere guardiak
an dira ondotik,
ezin ibilli, bada,
diranian zutik.
|
Baserritarra, 1910-11-19, 160. zk.
|