Orditzia gala


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Orditzia gala

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Orditzia gala



1.
Sagar gutxi izana
ezagun da aurten,
pitarrak ari gera
danian edaten;
gañera txit garesti
dagubela saltzen,
urekin naiko txanpon
dutela artutzen.
2.
Sagardo txarrak oso,
alatsu ardua,
zortzi txakur txikiyan
gaur txiki bikua;
eta danok izanik
sobra biziyua
txit errez joaten dezu
pobrien dirua.


3.
Osasuna galtzeko
jarririk bidian,
gauza txarrak edanaz
biar ez danian;
eta ezaguturik
gerentzat kaltian,
iñoiz ekartzerañon
negarrak etxian.
4.
Orain saltzen daudezen
ardo-sagarduak,
zerbaitekin agiyan
litezke nastubak;
ortik etortzen dira
txartzera buruak,
ta jarriazi ere
iñoiz erotuak.


5.
Ez gera mundu ontan
ezer ez degunik,
danok zerbait degula
ori badakit nik;
bañan edaritikan
ez dator gauz onik,
asko sartu ezkero,
ez dago gizonik.
6.
Kontuz gaurtik aurrera
gu jarri gaitian,
bizi gaitezen danok
paketasunian;
edaritik al bada
oso apartian,
damutu gabetandik
egunen batian.


7.
Barkatu, bada, orain
bai nere esanak,
naiz ez izanagatik
orlakuak danak;
bañan badakizute
askotan edanak,
mundu ontan ematen
dizkitzula lanak.
8.
Abek izanagatik
orain arte ala,
dakigu ontarako
beti biltzen dala;
jartzerañon zutikan
gauza ez dirala,
askok dizutelarik
orditzia gala.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org