|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Bete-bete eginda
kalian kantari,
lengo egun batian
zabiltzan gazte bi;
balantz aruntz-onuntza
bestian erori,
zikindubak loietan
danen farragarri.
|
2.
Batek txapela galdu
zuben burutikan,
eta bestiak berriz,
bada, oiñ utsikan;
mutill koskor pilla bat
beren ondotikan,
“ori dek, ori, lupa!”
diyotelarikan.
|
3.
Oso gazterik asi
dira zurrutian,
gurasubak laguntzen
zintzo biarrian;
eta orla badira
gizon egitian,
maiz izango dizute
negarra etxian.
|
4.
Gazterikan arturik
orlako karrera,
gauz onikan ez dator
bat ere zartzera;
eta joan biarrian
askotan etxera,
emango dituzte bai
lotara perrera.
|
|