Ama Birjiņa ta aurtxoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Ama Birjiņa ta aurtxoa

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Ama Birjiņa ta aurtxoa



1.
Zar da gaztiak kanta
gaur gora begira,
gure Jaun da jabia
dagoan tokira;
egaan igo gaitezen
utzirik lurbira,
gloriyan bizitzera
zeruben erdira.
2.
Aingerutxuak pozaz
daude gaur zeruan,
danak saņira juaz
jarririk kontuan;
koroi eder-eder bat
arturik eskuan,
aur jaio berriyari
jazteko buruan.


3.
Zerua ta lurraren
jabe dana gaurtik,
jaio zaigu Belenen
Birjiņarengandik;
artzaiak zaiturikan
belaunikaturik,
kanta polit-politak
berai kantaturik.
4.
Maite zagun pozkiro
aur jaio berriya,
esanaz: izan zaitez
ongi etorriya!
bai eta ere maita
Birjiņa Mariya,
goza dezagun danok
zeruan gloriya.


5.
O! aur zoragarriya
zure etorrera,
da bizi geran danok
fedez zuzentzera;
orrengatik kantari
konten ari gera,
esanaz: atoz, atoz,
gu eramatera!
6.
Maita ditzagun beti
pozturik biyotza,
oroiturik Belenen
izan dan jaiotza;
deitziarren zerutik:
“atozte onuntza”,
iristen danerako
geren eriyotza.










     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org