Arrantzale tristiak!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Arrantzale tristiak!

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Arrantzale tristiak!



1.
Errukitu gaitezen
o! kristau maitiak,
larri dabiltzalako
gaur arrantzaliak;
sufritzen daudez eta
famili tristiak,
ez diyotelako ez
laguntzen suertiak.
2.
Portutikan urruti
itsasora joanik,
eziñ ekarri dute
andikan arrairik;
iñoiz etortzen dira
abek esku utsik,
tretzak eta kordelak
urian galdurik.


3.
Ikusirik andria,
ikusirik aurra,
negarrez asitzen da
orduan senarra;
esanaz: Jaungoikua!
au da suerte txarra!
batere kulpik gabe
gaur etorri dana.
4.
Egunaz eta gabaz
babiltz itsasuan,
aize otzak arturik,
beti arrixkuan;
saiatzen dira bañon
oraindañokuan,
alare ezin bizi
dituzu munduan.


5.
Dirudi Jaunak utzi
ditula eskutik,
arrantzale gaxuak
txit aspalditxotik;
beti datozelako
itsasotik utsik,
ortik bizi biar da
arrantzara joanik.
6.
Itsasua aserre
jartzen dezunian,
arrantzaliak triste
daudez legorrian;
ikusirik mixeri
gorriya aurrian,
ogirik ez dutela
jateko etxian.


7.
Beren neketik bizi
dira gizajuak,
langille paketsuak
gizon ondraduak;
danok ondo dakigu
iñoiz itsasuak,
betiko ezkutatzen
ditula ituak.
8.
Papertxo bana artu
danok itsuari,
ikasi ta aritu
zaitezten kantari;
bidez biyotzetikan
esanaz Jaunari
laguntzeko zerutik
arrantzaliari.


Bertso-papera. Tolosa: Imp. E. Lopez









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org