Au pena!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Au pena!

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Au pena!



1.
Seme eder maite bat
guda eramanik,
gaur ’e bizi gaituzu
ura gabetandik;
........................
joan zan ezkeroztik,
beste asko etorri
dirala geroztik,
ill dala, onezkero,
etxian etsirik!
2.
Ez da milagro, bada,
izatia pena,
orrela galdurikan
semerik onena;
etxian laguntzeko
zana biarrena,
ogei urte artian
azi gendubena,
sasoi ori eman da...
gero besterena!


3.
Ain zan mutill leiala
eta langillia,
zintzua danian ta
gurasok maitia;
soldadu erortzia
guretzat kaltia,
guda bukaturikan
egin zan pakia,
bañan ez da azaldu
oraindik semia!
4.
Negar ta negar gaudez
ordu guziyetan,
azaldubaz malkuak
bada begiyetan;
ez degula berririk
gau t’egun kezketan,
esanez, ai balego!
amen besubetan,
onela bizi gabe
lurbiran penetan.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org