Gabon kantak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Gabon kantak

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Gabon kantak



1.
Artzaiak pozaz datoz
Belengo atera,
ardiya utzirikan
menditikan bera;
saltoka ta irrintziz
Jesus ikustera,
aurrian jarririkan
adoratutzera.
2.
Gure Ama Birjiña
gaur dago Belenen,
aurtxo jaio berriya
pozaz erakusten
eta artzaiak berriz
aurra adoratzen,
alakoxeko kanta
politak kantatzen.


3.
Guk ere kanta zagun
belaunikaturik,
aurtxo jaio berriyaz,
bada, oroiturik;
denon jabe au dala
barrendik esanik,
eta biyotzetikan
beti maitaturik.


Euskal Erria, 1898, XXXIX, 574. or.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org