Kanposantura! 1


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Kanposantura! 1

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Kanposantura! (I)



1.
Triste, negarrez, beera begira,
oroiturik il ziranak,
Kanposantura joan biar degu
oraindik bizi geranak;
Lege Santu au erakutsirik
utzi zigulako amak,
eta fedetsu biyotz biguñak
emen izanikan danak,
kupiturikan gure otoitzak
gaur an egiten diranak,
entzungo ditu beti bezela,
bada, zerutikan Jaunak.
2.
Guraso umill alkar maitiak
ta aurtxo doakabiak,
aingeru polit amen pozgarri
penak alaitutzalliak;
mundu onetan diran gauz onen
jaiotzetikan jabiak,
ill ziran eta Kanposantuan
lurpian daude gordiak!
Gaur da eguna ara joateko
zar danak eta gaztiak,
errezatzera Jaungoikoari,
zeruratzeko tristiak!










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org