|
Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak
1.
Uxo txuri bat oso polita
ikusi dizut lenguan,
zelai gorriyan beti mokoka
ez dakit zer jaten zuan;
gerora berriz ikusi dizut
uxu au kanposantuan,
jira ta bira gelditu gabe
aingeru baten onduan.
|
2.
Paper txiki bat bertan laja ta
alde egiñ dizu egan,
nere barrena eziñ egon zan
ikusi gabe au zer zan;
papertxu ori txit zaleturik
artu dizut eskuetan,
itz polit abek jartzen zituben
urre gorrizko letretan.
|
3.
Jaunak bialdurik etorriya naiz
mundura ni mandatari,
gurasotxuak jakin dezaten
beren aur maitien berri;
emen lurpian egonagatik
egan joan zaizka Berari,
berri abetxek gaur zerutikan
onera ditut ekarri.
|
4.
Jakin bezate, bada, guraso
aurtxoen faltan daudenak,
Jaunak berekin daukazkiyela
zeruban arturik denak;
uxu onetxek gaur kendu ditu
gorderik zeuzkaten penak,
auxen da poza senti dubena
oraintxen beren barrenak.
|
5.
Txori txiki ta lore tartian
daude gaur gure aurtxuak,
beti jolasten aldamenetik
dituztela aingeruak;
beti ta beti orla iduki
ditzala gure Jainkuak,
gauza oberik eziñ desio
maite ditun gurasuak.
|
Euskal Erria, 1897, XXXVI, 505. or.
|