Joxe Mari, kantari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  Joxe Mari, kantari

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

Joxe Mari, kantari



1.
Ikusi ditut liburu asko
saiatu nazu ugari,
begiratubaz iztegiyeta
euskeraz daudezenari;
buru nekatzen luma artuta
zer edo zer nairik jarri,
azaldu zaiolako seme bat
gure Euskalerriyari,
txit oso doai ederrekua
asten danian kantari,
orain artian gusto ematen
dakiyela jendiari,
ixildu gabe dagon tokiyan
naiz ordubetian ari,
eta bukatzen duben orduban
diyotelarik berari,
txalo ta txalo ari dirala
Biba, biba, Joxe Mari.
2.
Lenago ere izandu dira
gizon boz ederrekuak,
Gaiarre eta Tamberlin bada
lan ontan txit sonatuak;
gutxi azaldu diran bezela
oraiñ arte orlakuak,
bañan beste bat emen daukagu
bidaldurik Jaungoikoak,
goititu gaitzan orduba zan da
seme Euskalerrikuak,
orra zubentzako, Joxe Mari,
euskaldun biyotzekuak,
noranai joan da aditurikan
ojuak eta txaluak,
laztandu biar dizugu danak
zabaldurikan besuak,
esanaz ondo merezi ditu
kantazallien maisubak.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org