O! Ill da Lopez Alen!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Sanchez Irure Kaietano »  Bertsoak »  O! Ill da Lopez Alen!

Kaietano Sanchez Irure. Bertsoak

O! Ill da Lopez Alen!



1.
Egun batzuek igaro dira
Otaño ere il zala!
eta ondoren, Alen maitia!
emen gertatu da ala;
lagun atsegin bikañ-bikaña
biyotz bigun ta leiala,
o! Jaun aundiyak bere onduban
biyak iduki ditzala.
2.
Ama euskerak maite zituben
seme berexitakuak,
bere ondora orra eraman
gazterikan Jaungoikuak;
itz neurtzalle paregabiak
oso gizon jakintsuak,
penaturikan egin gaur negar
euskaldun biyotzekuak!


Baserritarra, 1910-07-02, 150. zk.
Euskal Erria, 1910, LXIII, 27-28. or











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org